| Zer da probaldia eta zenbat iraun dezake?
Nola kobratzen da? Probaldia idatziz hitzartu behar da eta ezin da hamabi hilabete baino luzeagoa izan. Epe honetan, bi aldeetako edozeinek, hala iritziz gero, bukatutzat jo dezake kontratua. Probaldia hitzartu den kontratuetan aldez aurreko abisu epea ados liteke, bi aldeak behartzen dituena eta ezin dena zazpi egun baino gehiagokoa izan. Langileak kontratua aldez aurreko abisurik gabe jo dezake bukatutzat bere eskubideak bete ezean. Enplegatzailea derrigortuta dago langileak probaldian eskainitako lanegun guztiak ordaintzera, baita aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionala ere. |
| Kontratua egitean iraupen
zehatza hitzartu bada, langilea derrigortuta dago kontratua amaitu arte
lanean jarraitzera?
Ez, langileak hala erabakiz gero, hitzartutako epea baino lehen utz dezake lana, baina kasu honetan ez du kalte-ordainketarako eskubiderik edukiko. |
| Langileak, berak erabaki
badu lana uztea, badu kobratzeko eskubiderik? Azken hilabetean lan egindako egunez gain, likidazioa ordaindu behar diote, eta hau honela osatzen da: aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionalak. Lana uzteko arrazoia baldin bada enplegatzaileak lantokia beste herri batera aldatu duela, langileak urteko 12 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dauka. |
| Langilea epe mugatu baterako
kontratatzen bada, zer ordaindu behar zaio kontratua amaitutakoan?
Azken hilabeteko soldataz gain, aparteko ordainsarien eta oporren zati proportzionalen likidazioa ordainduko zaio. Gainera, zerbitzu urte bakoitzeko 9 eguneko kalte-ordaina ordainduko zaio, bere lanpostura berriz itzultzeko eskubidea duen langile bat ordezkatzeko kontratatua izan ezean. |
|
Zaindutako pertsona hil delako lana galtzen denean ba al dago zeozertarako eskubiderik? Bai, kobratzeke dauden lan sari eta oporrez gain, hilabeteko kalte ordaina kobratu behar du. |
|
Langilea kalera daiteke kontratua amaitu
aurretik? |
| Zer da atzera egitea?
Enplegatzaileak langileari idatziz ematen dion mezua da. Idazki horretan
kontratua eten nahi duela jakinaraziko dio, eta momentu horretan bertan
lan egindako urteko 12 eguneko kalte-ordainak emango dizkio, 6 hileko
mugarekin. Aldez aurreko abisu epean, langileak ordaindutako ordubeteko baimena
dauka egunero beste lan bat bilatzeko. |
| Zer kobratuko da iraizpena
gertatuz gero? Iraizpena bidezkoa edo bidegabea izan daiteke. Bidezkoa da langileak bere kontratutik eratorritako betebeharretan hutsegite larriak egiten baditu. Kasu horretan, enplegatzaileak kalte-ordainik gabe kaleratu ahal izango du, arrazoiak zehazten dituen eskutitz baten bidez. Egindako hutsegitea ez bada larria edo ez bazaio idatziz jakinarazten, iraizpena bidegabea izango da, eta langileak urteko 20 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, 12 hileko mugarekin. |
| Orduka lan egiten duten langileek
ere badute iraizpenaren kalte-ordainak kobratzeko eskubidea?
Bai, egun osoz lan egiten dutenen baldintza beretan. |
| Erreklama daitezke beste kopuru batzuk? Bai, lana uzteko unean langileak zor dioten guztia eska dezake: atzerapenak,
antzinatasuna, jasotako soldataren eta legez zegokionaren arteko aldea,
janariagatik neurriz kanpo edo hitzartu gabe deskontatutakoa eta abar. |
| Badago eperik zor zaiguna erreklamatzeko?
Kaleratzearen erreklamazio epea 20 egunekoa da. Hau da, lanean hasi nintzenetik gutxiago ordaindu didatela gaur konturatuz
gero, epaiketa batean azken 12 hilabeteetako atzerapenak baino ezingo
ditut erreklamatu. |
| Zer da kitapena? |
|
|
|
Zure eskubideak - Kontratuaren Bukaera |