| Egia al da paperarik gabeko langileak ez dituela
gainontzeko langileen eskubide berdinak? Erabat faltsua da; ezberdintasun bakarra Gizarte Segurantza arloan gertatzen da, ezbaita posible altan egotea. Baina soldata, kaleratzea, lanaldia, atsedeank, jaiak, likidazioa, … berdinak dira. |
| Paperik gabeko batek kontratuaren urraketak
salatu ahal ditu? Bai, beste edozein langilek bezala. |
| Zer egin bere etxean legez kanpo lan egin izanagatik
enpleatzaileak poliziaren aurrean langilea salatzeko mehatxua egiten duenean?
Ez da mehatxu sinesgarria. Legez kanpo bi aldeak egon dira, eta salaketa egitean enpleatzailea bere burua salatzen ariko litzateke, eta isuna ezarriko liokete. Isuna langileak erreklamatutako dirua baino altuagoa izango litzateke, eta oraindik langilearekiko zorra kitatu gabe izango luke. Halako kasu batean, gure aholkularitza zerbitzuetan kontsultatu. |
|
Zure eskubideak - Paperik gabeko langileak |