Gizarte Segurantza
Nork eman behar du langilearen alta
eta baja gizarte segurantzan?
Enpleatzaileak, langileak astean 20 ordu edo luzeagoko lan saioa duenean.
Langileak berak, bere lan saioa astean 20 ordu baino laburragoa denean. Kasu
honetan, hilabetean gutxienez 72 ordu, 12 egunetan lan egin behar du. Lanaldi
laburragoarekin alta hartu nahi izanez gero, gure aholkularitza zerbitzuan
konsultatzea komeini da.
Noiz eskatu behar da alta gizarte segurantzan?
Enpleatzaileek alta eman behar diote langileari, lanean hasi baino lehenago.
Langilea baldin bada alta eskatzera behartuta dagoena, sei eguneko epea izango
du eskaera egiteko. Baja eskatzeko epea lana utzi eta sei egunetakoa da.
Zenbat ordaintzen dio etxe-langileak gizarte segurantzari?
Astean 20 ordu baino lan saio laburragoa duenean, langileak kotizazio osoa
ordaintzen dio gizarte segurantzari. Zenbatekoa urtero aldatzen da, Gobernuak
ezartzen du. Aurten 153,98 euro dira. Astean 20 ordu edo gehiago lan egiten
badu, langileak kotizazioaren bostgarren zatia inguru ordaintzen du eta gainontzekoa
enpleatzaileak. Aurten 25,90 eta 128,08 hurrenez hurren.
Etxe-langilea aseguratzen ez duen enpleatzailea sala
daiteke?
Bai, Lan Ikuskaritzan sala daiteke alta eman ez eta gizarte segurantzari kotizazio
eza. Nahiz eta langileak aurretik onartuta eduki egoera hori. Langilea aseguratu
gabe edukitzeko hitzarmenak, gehiago ordaintzearen ordez, ez dauka inongo
baliorik. Gizarte Segurantzak lau urteko atzerapenak ordaintzera behartzen
du, baina langileari urte guztiak aitortzen zaizkio.
Ezkonduta dagoen emakumeari, senarra gizarte segurantzan
altan badago, zeozertarako interesatzen zaio bera ere altan egotea?
Bai, gizarte segurantzako sisteman egoteak bereak diren eskubideak emango
dizkiolako, beste batzuren artean, elbarritasun, jubilazio, alarguntasun eta
umezurtz pentsioak. Bai elbarritasun bai jubilazio pentsioa alarguntasun pentsioarekin
batera jaso daitezke.
Zer jasozten da gaisotasun edo istripuagatiko baja
bitartean?
Lehenengo 28 egunetan ez da ezer kobratzen. 29.tik aurrera, prestazioa jasotzen
hasten da,eguneko 17,50 €. Berriro baja hartu behar izanez gero gaisotasun
berdinagatik eta bi bajen artean 6 hilabete ez bada pasatu, bigarren baja
lehenengo egunetik kobratzen da.
Amatasunean, beste langileak dituzten eskubide berberak
ditugu?
Bai, 16 asteko atsedenaldirako eskubidea dago, hauetarik 6 derrigorrez hartu
behar dira erditu ondoren. Beste 10ak, langileak erabakiko du zenbat hartu
aurretik eta zenbat ondoren.
16 asteetan prestazioa kobratuko da, atseden lehenengo egunetik kotizazio
oinarriaren %100 ordainduko diote. Aurten, hilean 699,90 €.
Nork ordaindu behar du gizarte segurantza bajak irauten
duen bitartean?
Baja hasten den hilabeteko kotizazioa, beti bezala ordainduko da, alegia enplegatzaileak
kuota osoa ordaindu beharko du, langileari bere ekarpena deskontatuz. Hurrengo
hilabetean eta bajak iraun bitartean, enplegatzaileak kotizazioa ez ordaintzeko
eskubidea dauka, eginbeharra langileari pasatuz.
Zer baldintza bete behar da jubilazio pentsioa kobratu
ahal izateko?
Arau orokorra 65 urte izatea eta 15 urte kotizatuta izatea, zeinetatik bi
jubilazio aurreko hamabost urteen barruan kotizatuak izan beharko diren. Arau
honek baditu aldaera batzuk eta komenigarria da kontsultatzea.
Montepío del Servicio Doméstico delakoari bost urtez kotizatu
zutenek jubilazioko SOVI pentsioa izateko eskubidea daukate. Kasu askotan
alarguntza pentsioa y SOVIko jubilazioa bateragarriak dira. Gure bulegoetan
galdetu.
Senideentzat etxeko-lana egiten duenari alta eman
ahal zaio Gizarte Segurantzan (esaterako, umeak zaintzen dituen amona edo
amaginarreba....)?
Bai, eman dakioke bi baldintza betez gero: beraiekin etxebizitza berean bizi
ez izatea eta lana soldata baten truke egitea.
|
|
||
|
|
![]() |
|