| Nork eman behar du langilearen
alta Gizarte Segurantzan?
Enplegatzaileak berak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean, zerbitzuak ematen hasi aurretik. Gizarte Segurantzan, langile bat hainbat enplegatzailek alta emanda egon daiteke. |
| Noiz ematen da langilearen
baja Gizarte Segurantzan eta nork egiten du?
Baja eskatzeko epea lana utzi eta 6 egunekoa da. Enplegatzaileak egin behar du. |
| Zenbat ordaintzen dio etxeko
langileak Gizarte Segurantzari?
Kotizazioa langilearen hileko soldataren araberakoa da, aparteko ordainsariak
barne. Zenbatekoa urtero aldatzen da, eta Gobernuak ezartzen du. Kotizazioa oinarriaren %23,10 da eta bi aldeek ordainduko dute: enplegatzaileak %19,40 eta langileak %3,7. Ikusi
2012ko kotizaioen baseak |
| Sala daiteke etxeko langilea
aseguratzen ez duen enplegatzailea?
Bai, Lan Ikuskaritzan sala daitezke alta emate eza eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazio eza. Nahiz eta langileak onartuta eduki aurretik egoera hori. Langilea aseguratu gabe, gehiago ordaintzearen truke, edukitzeko hitzarmenak ez dauka inolako baliorik. Gizarte Segurantzak lau urteko atzerapenak ordaintzera behartzen du, baina langileari urte guztiak aitortzen zaizkio. |
| Ezkonduta dagoen emakumeari,
bere senarra Gizarte Segurantzan alta emanda badago, interesatzen zaio
zerbaitetarako bera ere alta emanda egotea?
Gizarte Segurantzaren sisteman egoteak bereak diren eskubideak ematen ditu, besteak beste, elbarritasun, erretiro, alarguntasun eta zurztasunagatiko pentsioak. Bai elbarritasunagatiko, bai erretiroagatiko pentsioa alarguntasunagatiko pentsioarekin batera jaso daitezke. |
| Zer jasotzen da lan-istripuagatiko
baja bitartean?
Lan-istripuen kasuan, aurreko hileko eguneko kotizazio oinarriaren
%75 kobratzen da. Tarte bakoitzeko oinarria zati hogeita hamar egiten
da. Baja istripuaren ondorengo egunetik hasiko da kobratzen; istripua
izandako egunean soldata arrunta kobratuko da. |
| Zer jasotzen da gaixotasunagatiko
baja bitartean?
Gaixotasunen kasuan, enplegatzaileak 4.
egunetik 8. egunerako baja ordainduko du. Bajaren aurreko hileko eguneko
kotizazio oinarriaren %60. |
|
Amatasunari dagokionez, beste langileek dituzten eskubide berak izaten dira? Bai, 16 asteko atsedenaldirako eskubidea dago seme-alaba bakoitzeko, beste 2ra luzatzeko aukerarekin erditze anitzen kasuan, eta horietatik 6 derrigorrez hartu behar dira erditu ondoren. Beste 10ei dagokienez, langileak erabakiko du zenbat hartu aurretik eta zenbat ondoren 16 asteetan kotizazio oinarriaren %100 kobratuko da. |
| Zer behar da amatasunagatiko
prestazioa izateko?
Amatasunagatiko baja hasteko unean alta emanda
egon behar da Gizarte Segurantzan, eta, gainera, adinaren arabera, ondorengo
kotizazio aldiak beteta: |
| Nork ordaindu behar du Gizarte
Segurantza bajak irauten duen bitartean, dela gaixotasunagatik, dela istripuagatik
edo amatasunagatik?
Baja hartu aurretik bezala, biek jarraituko dute ordaintzen, bakoitzak bere kuota, baina enplegatzailearen erantzukizuna da kuota osoa sartzea. |
| Zein baldintza bete behar
da erretiroagatiko pentsioa kobratu ahal izateko?
65 urte izatea eta 15 urte kotizatuta izatea; 15 urte horietatik 2 erretiro aurreko hamabost urteen barruan kotizatuta egon beharko dira. 2013tik aurrera, galdaturiko urteak eta adina igo egingo dira, beraz, galdetu gure aholkularitza bulegoetan. Etxeko Zerbitzuaren Montepío delakoari bost urtez kotizatu zutenek, erretiroagatiko SOVI izateko eskubidea daukate. Kasu askotan, alarguntasunagatiko pentsioa eta erretiroagatiko SOVI bateragarriak dira. Galdetu gure bulegoetan. |
|
Zure eskubideak - Gizarte Segurantza |