Etxeko Langilea, DEFENDA ITZAZU ZEURE ESKUBIDEAK
1985eko abuztuan Gobernuak etxeko langileen egoera arautzen zuen dekretu bat
ebatzi zuen. Oraindik ere indarrean dagoen dekretu horrek ez ditu etxeko langileen
eskakizunak jasotzen.
1986az geroztik, gutariko batzuek Etxeko Langileen Bizkaiko Elkartea sortu genuen.
Gure helburua da legearen aldaketa eskatzea, lan baldintza duinak aitortu diezazkiguten
eta etxeko lana beste edozein lanen moduan har dezaten.
Proposatzen dugun legeak honako eskubide hauek jasotzen
ditu:
- Lan kontratu idatzia.
- Asteko gehienezko lanaldia 40 ordukoa.
- Gaueko zaintza lanetan, gehienezko lanaldia gaueko 9etatik goizeko 8ak
arte, eta gehienez jota bost egunetan.
- Soldata eginkizunen parekoa esatea, eta gutxienez, 40 orduko lanaldietan,
gutxieneko soldataren % 120koa.
- Barneko langileen kasuan mantenu eta ostatuagatiko kenkariak debekatzea,
eta kanpoko langileen kasuan kenkariak idatziz jaso beharko dira, argiro
azalduz zein den kontzeptu bakoitzari dagokion kopurua eta soldataren gaineko
kopuru bat hitzartzea debekatuz.
- Astean egun eta erdiko atsedenaldia.
- Beste arlo guztietan bezalaxe, kalte-ordainak kontratua eteteagatik.
Gizarte Segurantzari dagokionez, zera eskatzen dugu.
- Gizarte Segurantzaren alta lehen lan-ordutik.
- Kotizatzeko betebeharra enplegu-emaileen eta langilearen artean banatzea.
- Lan istripuak aitortzea.
- Gaixotasun zein istripuengatiko bajak erregimen orokorrekoak bezalaxe
hartzea.
- Langabezia-saria.
1991z geroztik Etxeko Langileen Elkarteak lege-aholkularitza zerbitzu
doakoa dauka, langileei euren eskubideen berri emateko, baita berauek
eskatzen laguntzeko ere.
Urteotako esperientziak erakutsi digu informazio hori oso garrantzitsua izan
dela, horregatik egungo legeak ezartzen dituen lan baldintzei buruzko eskuliburu
hau argitaratu dugu, gaurdanik bertatik bete daitezela eskatu dezakegulako.
Aipatzen ditugun baldintza hauek guztiak gutxienekoak direnez, enplegu-emaileekin
negoziatuz hobetu eta zabaldu daitezke.
Gure aholkularitza bulegoetan eskubideei buruzko liburuxka har dezakezu. Doakoa
da. Non gaude? >>