Azala
 

2012ko etxeko langileen eskubideen gida

BETETZEKOAK DIRA!!!

 

Ikusi barnekoentzako kontratu eredua eta adibidea.

Ikusi kanpokoentzako kontratu eredua eta adibideak lanaldi osorako eta lanaldi partzialako.

 

Ikusi hileko langileentzako nomina eredua eta adibidea.

Ikusi orduko langileentzako nomina eredua eta adibidea.

2012ko lansariak>>

Ikusi Gizarte Segurantzako informazioa>>

 

Joan den azaroaren 2an Etxeko Langileen Elkarteko kide batzuk Gasteizko Jaurlaritzako egoitzara joan ziren salatzera LANBIDEk etxeko enpleguaren arloan oraindik ez duela bitartekaritza lanik egiten. Horrela, etxeko langileek agentzia pribatuen eskuetan jarraitzen dute.

Ikus banatutako orria>>

Ikusi eregistratu agiria>>

 

2010eko azarotik 2011ko urrira arteko ELEren aholkularitzako estatistika argitaratuta dago

Ikusi 2011ko estatistika>>

 

Etxeko Langileak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean sartuko dira 2012 urtean

ELEren balorazioa>>

 

ATH-ELEk bideo bat egin du etxe langileen egoera eta elkartearen helburuak azaltzen. Elkarte eta liburutegietan zabaltzen ari gara, baita hitzaldietarako erabili nahi duten pertsonen artean ere.

Kopia bat nahi baduzu, eskatu ath-ele@hotmail.com
posta elektronikoan

Ikusi bideoa 1/3>>

 

 
 

ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOAK ETXEKO LANGILEENTZAT

Enplegu Zerbitzu Publikoek ez dute bitartekaritza egiten etxeko enpleguan, horrela, langileak behartuta daude enplegu agentzia esplotatzaileen esku geratzera.


Entzun itzazu bi telefono deiren grabaketak. ATH-ELEak Abando Etxeko Langile Agentziari deitu zion, kasu batean barne-langile bat eskatuaz, bestean, kanpoko bat. Bilbon, 2009ko martxoan egindakoak dira.



Barne-langilea eskatzen duen deia (MP3) >>





Kanpo-langilea eskatzen duen deia (MP3) >>

 
 
LAN AGENTZIA PRIBATUAK
 
Teorian, lan agentzia pribatuek ezin dute funtzionatu INEMren baimenik gabe.

Urteak dira badaudela agentzia batzuk,inongo baimenik gabe, soilik telefono bat eta publikoarentzako bulego bat dauzkatelarik, bitartekari lanak burutzen dituztenak, hauek bezalako eskaintzak eginez:
Inork imajinatzen al du baimenik gabeko lan agentzia pribatu bat hola agertzea Interneten, argiketariak, igeltseroak edota metalurgiako langileak eskaintzen…?

Zenbat ordu iraungo lukeen funtzionatzen sindikatu guztien salaketa erabatekoa eta lan agintaritzaren zigor gogorrena jaso gabe?


Agentziek kontratatzaileei kopuru bat kobratzen diete kontratatutako orduen arabera, langilearen hilabeteko lanaldiaren bestekoa edota kopuru finkoa izan daitekeena: barne-langilea, kanpo-langilea edo ordukakoa.

Lan agentzia izateagatik jazarriak izatea ekiditearren, langileak hautatzeko agentziak direla diote. Honek esan nahi du aurreko enplegu-emaileei informazio eskatzen dietela eta, ondorioz, enpresak ez diela lanik emango aurreko kontratua amaitzean euren eskubideak (kalte-ordainak kaleratzeagatik, kitapen zuzena,…) eskatuko zituzten langileei.

Gainera, etxeko lan baldintzak txartu egiten dituzte:
  • Berme bat (hiru hilabetetik urtebetera) eskaintzen dutelako, enplegu-emailea asebeteta geratu ezean, segituan beste langile bat bidaltzeko.
  • Gizarte Segurantzari, lanaldiari eta asteko atsedenaldiei dagokienez, legea betetzen ez duten baldintzak eskaintzen dituztelako.
  • Oro har barne-lanaren bitartekaritza egiteagatik gehiago kobratzen dutenez, lan mota hori sustatu egiten dute eta bezeroak animatzen dituzte barne-langileak kontratatzeko.
  • Nazio jatorriaren arabera kontratatzea baimentzen ari zaie: filipinarrak, perutarrak, nazionalak.
 
 
ELEren SALAKETAK
 

Etxeko Langileen Bizkaiko Elkarteak hainbat agentzia salatu ditu Lan Ikuskaritzan, eta batzuetan haiek zigortzea lortu ere egin du.
Salaketen zerrenda ikusi >>

Baina Baina lan agintaritzak ez dauka haiek jazartzeko inolako interesik, “DEDICA servicios domésticos” izenekoak izan ezik, beste guztiek lanean jarraitzen dutelako.
Salaketa eta ebazpena ikusi >>


Salatu genuen azken agentzia ABANDO izan zen, 2007ko apirialaren 27an.
Salaketa ikusi >>

Orduan 30 euro kobratzen zituzten etxera bidalitako pertsona bakoitzeko, gehi beste kopuru bat kontratatua eginez gero.

Lan Ikuskaritzak 2009ko otsailaren 23an erantzun zuen, eta esan zuen ezin izan zuela zehaztu Agentziak zenbat kobratzen duen eta, gainera, hautapen agentziatzat jotzen dutela.
Lan Ikuskaritzaren erantzuna ikusi >>


Guk, martxoan telefono dei gutxi batzuk eginda, jakin dugu zenbat kobratzen duen ABANDO agentziak:

  • Jada ez ditu kobratzen 30 euro pertsonako, baizik-eta 555 euro barne-langile batengatik, 355 kanpo-langile batengatik eta 275 ordukakoengatik.
  • Garbiketa orokor bat egiteko langile bat bidaltzeak 30 euro balio ditu.
  • Agentzia prest azaltzen da astelehenetik igandera arte lan egingo duten barne-langileak bidaltzera, astean zehar egun oso baten atsedenik izango ez dutenak; kanpo-langileen kasuan, Gizarte Segurantza ez ordaintzeko moduaz aholkua ematen die enpleatzaileei.
  • Bestaldetik, gure partez lana eskatzera joan diren langileei galdetu diete ea zenbat kobratzen zuten aurreko lanean eta informeak eskatu dizkiete. Besterik ez, horixe da hautapen guztia.
 
 
LAN ZERBITZU PUBLIKOAK
 
LANBIDEkl Eusko Jaurlaritzak sortutako enplegu zerbitzuak, ez du batere interesik etxeko enpleguan bitartekaritza egiteko. Uneontan, Bizkai osorako bakarrik hiru lan eskaintza ditu.

Guk eskatzen dugu lan zerbitzu publikoek etxeko enpleguan ere modu azkarrean eta eraginkorrean bitartekaritza egin dezatela eta irabazteko asmoa daukaten agentzia pribatuen funtzionamendua debekatu dadila.