Lan-saria

Legeak ezarritako alokairuak gainditzen dituen hitzarmenik ba al dago etxeko langileentzat?
Ez dago halakorik, baina GKEek eta hainbat elkartek legezko gutxienekoen gainean dauden soldata batzuk adostu dituzte.
Langileen eta enpleatzaileen artean bitartekari lana egiten duten elkarteak dira. Sakatu hemen adostutakoa ezagutzeko.

Ba al dago legez ezarritako lan-saririk etxe-langileentzat?
Bai, eta lansaioarekin erlazio zuzena dauka. Astean 40 ordutako lanaldirako Gobernuak urtero ezartzen duen gutxieneko soldata izango da. Astean 40 ordu baino gutxiagoko lanaldia bada, lan-saria orduen arabera kalkulatzen da. Nahiz eta etxe-langileak gutxieneko soldata baino lansari bajuagoa hitzartu, ez du legezko lan-saria exijitzeko eskubidea galtzen, atzerapen eta guzti.

Sakatu hemen 2008ko soldata taula deskargatzeko

Legezkoa al da janari eta logelagatik soldatan kenketarik egitea?
Bai, aurretiaz enpleatzaile eta langilearen artean hitzartu bada. 30 eguneko bazkaritarako deskontua inoiz ezin izango da soldata osoaren %15etik %20ra baino gehiago izan. Legeak gehienez %45eko kenketa baimentzen baitu espezietan ordaindutakoagatik (gosaria, bazkaria, afaria eta logela).

Zer da antzinekotasun saria?
Enpleatzaile berarekin egonez gero, hiru urtetatik behin soldataren %3a igo behar da, eta bost hirurteko bete arte, 15 urteko antzinatasuna. Gehigarri hau ordaintzeko lan egindako epea 1.986ko urtarrilaren 1etik hasi zen kontatzen; data honen aurretik egindako lana ez da kontutan hartzen.

Ba al dago aparteko pagak jasotzeko eskubiderik? Nola kobratzen dira?
Urtean, bi aparteko paga jasotzeko eskubidea dago, bata uztailean eta bestea abenduan. Paga bakoitzak 30 egunetakoa izan behar du (paga osoa), astean 40 ordu lan eginda gutxieneko lan-sari interprofesionala baino gehiago kobratzen dutenak izan ezik. Kasu honetan paga 15 egunetakoa da.

Umeak zaintzeko edo sukaldari lanak egiteko, eta ez etxeko lan guztiak egiteko kontratatua izan den langileak, soldatan murrizketa izan dezake?
Ez, soldata lan orduak kontutan hartuz ezartzen da eta ez zereginak.

 

Kontratazioa Kontratuaren bukaera
Lansaioa Gizarte segurantza
Lan-saria Erreklamazioak

    Nortzuk gara?

    Non gaude?

    Zure eskubideak

    Berriak eta
     Sententziak

    Txostenak

    Zure iritzia

    Loturak

 
 


 

 


Leon kalea, 13 Basauri e-posta:ath-ele@hotmail.comñkjfsa.com                                                      Español