Lansaioa
Zein da lansaiorik luzeena?
Astean 40 lan ordukoa da, kanpoan zein bertan lo egiten dutenentzat ere. Baina
legeak "egote"-aldia ezartzea ahalbideratzen du. Eguneko egote-aldiaren
mugak hauek dira: otorduetarako bi ordu libre, eta lanaldien artean zortzi
ordu izatea. Hitzartutako egotealdiaren barruan ez badago, langileari ezin
zaio etxetik irtetea debekatu.
Zer kontsideratzen da ordu extra?
Bi aldeen artean hitzartutako lan ordutegitik gora dagoena da ordu extra,
eta edozein modutan legeak markatzen duen asteko 40 ordutako lansaioa gainditzen
duena. Urtean gehienez 80 ordu extra egin daitezke.
Komenigarria da jakitea epaiketa batetan ia ezinezkoa dela etxe-langile baten
ordu extrak demostratzea, beraz egiten direnean kobratzen ez direnak galdu
egiten dira.
Aparteko orduaren gutxieneko prezioa 4,65 €koa da (2008an).
Zein da asteko atsedenaren iraupena, nola lortzen
da?
Etxe langile batek asteko 36 ordutako atseden eskubidea dauka, hauetatik 24
gutxienez jarraian izan behar dute eta ahal bada igandean hartuz. Gainontzekoa,
12 ordu, aldeek hitzartutakoaren arabera hartuko da, dena dela langilearen
adostasuna izan behar da.
Legez zein jai egunetarako dauka eskubidea langileak?
Beste edozein langilek dituen jai egunetarako eskubidea dauka: urtean 14,
zeinetatik 2 herri-jaiak diren.
Errekuperatu behar dira jai egunak?
Ez, jai egunak igandeak bezalakoak dira eta ez dira errekuperatu behar.
Langilea lanera joan ez bada jai egun batean, enpleatzaileak
joatea eskatu arren, soldatan murrizketa bat izan dezake?
Ez, langilea ez dago behartuta lan egitera jaiegunetan eta beraz ezin diote
deskontatu lanik egin ez duen jaieguneko soldatarik.
Jaiegun batetan lan egiten bada nola kobratzen da?
Bi era edo aukera dago: jaiegunean lan egindako ordu bakoitza ordu extra bezala
kobratzea, edo honen ordez lanegun bat jai hartzea.
Zenbat opor egun ditu etxe-langile batek eta nola
hartzen dira?
Urteko oporrak 30 egunekoak dira, hauetatik 15 gutxienez jarraian izan behar
dute eta beste 15ak aurrekoei lotuta edo urtean zehar banaturik har daitezke.
Datak aldeen artean akordatu behar dira eta langileak eskubidea dauka bi hilabete
aurretik jakiteko bere opor egutegia.
Oporrak soldata osoaren arabera kobratzen dira, beste motatako deskonturik
egin gabe (logela, janaria,…).
Ordaindutako oporrak hartzeko eskubidea dago ez badu bete urte osoa lanean?
Bai, hartu eta kobratzen dira urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra lan egindako
denboraren arabera.
Ordaindutako lizentzietarako eskubiderik badago? Zeintzuk
dira?
Aurretik abisatuz gero, lanera joan gabe soldata osoa jasotzeko eskubidea
dago honako kasuetan:
- Ezkontza, 15 egun
- Hurbileko senideen gaisotasun larria, istripua edo heriotza (seme-alabak,
gurasoak, aiton-amonak, anai-arrebak, koinatuak, baita ezkontzakoak ere):
bi egun baina laura luza daitekeena beste herri batetara joan behar izanez
gero.
- Etxe aldaketa: egun bat.
- Derrigorrezko zenbait eginkizunetarako, beharrezkoa den denbora. Adibidez,
botua ematea, norberaren agirien tramitazioa, epaiketa batetara joatea.
| |
|
| Gaurkotasuna | |
|
|
||
|
|
![]() |
|