Kontratuaren Bukaera
Zer da frogaldia, zenbat iraun behar
du? Nola kobratzen da?
15 egun baino luzeagoa ezin da izan. Aldi honetan edozein alderdik eman dezake
kontratua bukatutzat, aurretik abisatu gabe eta indemnizaziorik gabe.
Enpleatzaileak lan egun horiek ordaindu egin behar ditu, opor eta aparteko
pagen zati proportzionala gehituz.
Kontratua egitean epea hitzartu bada, langilea behartuta
dago lanean egoten kontratua bukatu arte?
Ez, langileak horrela erabakitzen badu hitzartutako epea baino lehen utz dezake
lana eta kasu honetan ez du indemnizaziorako eskubiderik edukiko.
Zer kobratu behar du langileak bera denean lana uzten
duena?
Azken hilabetean lan egindako egunez gain, likidazioa ordaindu behar diote,
hau honela osatzen da: paga extren zati proportzionala eta oporren zati proportzionala.
Zer kobratu behar du langileak lan kontratua bukatu
zaionean?
Likidazio arruntaz gain, lanurte bakoitzeko 7 eguneko kalteordaina.
Kalera dezakete langilea kontratua bukatu aurretik?
Bai, kaleratzea librea da. Enpleatzailea behartuta dago
aurretiz abisatzera. Aurretiz abisatzeko epea desberdina da antzinakotasunaren
arabera: zazpi egun lehenago urte beteko anztinatasunaz, eta 20 egun aurretik
urte bete baino gehiagoko antzinatasunaz. Aurre-abiso epean langileak egunero
ordubeteko ordaindutako baimena dauka beste lan bat bilatzeko.
Zer kobratuko du kaleratua bada?
Soldata eta likidazioarekin batera, lan egindako urte bakoitzeko 7 egunetako
indemnizazioa kobratuko du. Zenbait kasutan kanporatuak urteko 20 egun kobra
ditzake. Hala ere, hobe gure bulegoetan galdetzea.
Gainera, enpleatzaileak aurretik abisatzeko duen beharra ez badu betetzen
langileak egun horietako saldata kobratzeko eskubidea dauka, 7 edo 20 kasuan
kasukoa.
Orduka lan egiten duten langileek ere kaleratze indemnizazioa
kobratzeko eskubidea dute?
Bai egun osoz lan egiten dutenen baldintza berdinetan.
Erreklama daitezke beste kopuru batzuk?
Bai, lana uzte unean langileak zor dioten guztia eska dezake: atzerapenak,
antzinakotasuna, jasotako soldata eta legalki zegokionaren arteko diferentzia,
janari kontzeptuan neurriz kanpo edo hitzartu gabe deskontatutakoa, e.a.
Zer da finikito?
Langileak bere likidazioa jaso duela eta enplegatzaileek ez diotela beste
zorrik onartuz sinatzen duen dokumentua da. Dokumentu hau sinatu ondoren ezinezkoa
da beste edozein erreklamazio egitea, kaleratzeagatik, atzerapenenengatik
edo aurreko zorrengatik. Beraz, ez da finikitoa sinatu behar bertan agertzen
den kantitatea zuzena dela ziur egon gabe. Ezta sinatu behar ere dokumentuan
agertzen den diru kantitatea jaso ez bada.
Langileak lana utzi nahi badu, aldez aurretik abisatzera
behartuta al dago?
Legeak zigorrik aurreikusten ez badu ere, kominagarria da zazpi eguneko aurrerapenaz
abisatzea.
| |
|
| Gaurkotasuna | |
|
|
||
|
|
![]() |
|