Kontratazioa
Enpleatzailea derrigortuta dago lan-kontratua
idatziz egitera?
Legeak idatziz edo hitzez egin daitekeela dio. Baina langileak eskatuz gero
idatziz egin behar diote, nahiz lanean hasterakoan nahiz hasitakoan eskatu.
Enpleatzaileak kontratua idatziz emateari uko egiten badio lan ikuskaritzan
sala daiteke.
Sakatu hemen kontratu eredua deskargatzeko
Zein abantaila dauka kontratua idatziz egiteak?
Idatzizko kontratua alderdi bientzat da baliogarria lan baldintzak frogatzeko:
ordutegia, soldata edo beste edozer. Gainera langileak behar duen guztietan
soldatapeko langilea dela frogatzeko balio du, esatebaterako bankuan kredito
bat eskatzeko.
Zer da nomina?
Langileak hilabetero jasotzen duen soldata agertzen duen dokumentua da. Etxe-langileentzat
nomina eredu berezia dago, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak 1993eko uztailean
onartua.
Sakatu hemen nomina eredua deskargatzeko
Derrigorrezkoa al da etxe-langile bati nomina ematea?
Bai, enpleatzailea derrigortuta dago nomina ematera, non soldata eta kenketarik
balego ondo zehaztuta azaldu behar diren.
Beraz langileak eskubidea du nomina eskatzeko eta ez badiote ematen Lan Ikuskaritzan
sala dezake.
Joan daiteke etxe-langile bat Enplegu Zerbitzu Publikoetara
lana eskatzera?
Bai, Enplegu Zerbitzuek aurreikusita daukate etxeko langileak sartzea enplegu-eskatzaile
gisa.
Enplegu agentzia pribatuak legezkoak al dira?
Bakar-bakarrik dira legezkoak INEMek baimendutakoak. Debekatuta egonik
ere etxeko langileen kontratazioan espezializatutako hainbat enplegu-agentzia
dago. Ez da legezkoa agentziak soldataren zati bat hartzea, edota langileak
eta enplegatzaileak zuzenean kontratatzekotan kalteordaina hartzea. Agentziekiko
arazorik edo zalantzarik baduzu, Elkartearengana jo ezazu.
| |
|
| Gaurkotasuna | |
|
|
||
|
|
![]() |
|