| Zein da gehieneko lanaldia?
Asteko gehieneko lanaldia 40 ordukoa da, kanpokoentzat zein barnekoentzat,
legeak hilabete batean gainditu ezin den asteko batez besteko 20 orduko
“egon beharra” baimentzen badu ere. “Egon beharreko”
orduetan, langileak zerbitzuak eskaintzeko moduan egon behar du, baina
benetako lanik egin gabe. Egon beharreko orduak lanordu arrunteko prezioan
gutxienez ordaindu behar dira. |
| Zer esan nahi du “gaua
emateko erregimenak”? Egunean zehar lan egiteaz gain etxean lo egin behar dutenek gaueko egonaldiaren ordutegia eta saria adostu behar dute enplegatzailearekin. Gaua emateko erregimenak hainbat muga gorde behar du. Enplegatzaileak ezin dio langileari gaueko 10ak baino lehenago etxean egotea exijitu, ezin dio gauean lan eginarazi; eta langileak, larrialdirik izan ezik, bere logelan egoteko eskubidea dauka. Gauean lan egiten denean ordainketa jaso beharko da. |
| Gaueko lan ordutegia era
berezian ordaindu behar da? Gauez soilik lan egiteko kontratatuetan izan ezik, gaueko 10etatik goizeko 6etara eginiko lanorduak errekarguren batekin ordaindu beharko dira. |
| Zenbat atseden-ordu egon
behar dira lanaldien artean? Gutxienez 12 ordu egon behar dira; barnekoen kasuan, 10 ordu baino ezin dira egon, baina gainerako 2 orduak atseden-ordu gisa hartu behar dira 4 asterainoko epean. |
| Zer dira aparteko orduak?
Aparteko orduak hitzartutako ordu-kopurua gainditzen dutenak dira, edo legeak ezarritako asteko 40 orduko lanalditik gorako guztiak. Urtean, gehienez, aparteko 80 ordu egin ahal dira. Jakin beharra dago epaiketa batean ia ezinezkoa dela etxeko langilearen aparteko orduak egiaztatzea. Hortaz, ez direnak momentuan kobratzen galdu egiten dira. Aparteko orduen gutxieneko prezioa 5,02 eurokoa da (2012 urtean). |
| Zein da asteko atsedenaren
iraupena eta nola gozatu behar da? Etxeko langileak,
astean, 36 ordu jarraituriko atsedena izateko eskubidea dauka. Ahal
izanez gero, igande osoan eta larunbat arratsaldean edo astelehen goizean. |
| Langileak, legez, zenbat
jaiegun izateko eskubidea dauka? Beste edozein langilek daukan adina jaiegun: urtean 14, horietatik bi tokiko jaiegunak izanik. |
| Jaiegunak berreskuratu egin
behar dira? Ez, langilea ez dago jaiegunetan lan egitera behartuta, eta, beraz, ezin zaio lan egin ez duen jaieguna deskontatu. |
| Jaiegun batean lan eginez
gero, nola kobratzen da? Lanordu arruntaren prezioan kobratzen da, edo denbora bereko atseden bezala har daiteke. |
| Etxeko langile batek zenbat
opor-egun dauka eta nola gozatu behar ditu? Urteko oporraldia 30 egun naturalekoa izango da. Horietatik 15, gutxienez, jarraian hartuko dira eta beste 15ak aurrekoei lotuta edo urtean zehar banatuta. Datak alde biek hitzartu beharko dituzte, eta ados jarri ezean, langileak 15 egun aukeratuko ditu nahierara eta enplegatzaileak gainerako 15 egunak. Langileak eskubidea dauka opor-egutegia bi hilabete lehenago jakiteko. Opor-egunak soldata osoaren arabera kobratuko dira, eta ezingo da gauzazko deskonturik egin. |
| Urte osoa lanean bete ezean, badago ordaindutako opor-egunak izateko eskubiderik? Bai, eta urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra lan egindako denboraren arabera kobratuko dira. Oso garrantzitsua da urtearen barruan oporrak kobratu eta gozatzea. Urtea bukatzen denean disfrutatu ez diren oporrak ezin dira berreskuratu. |
| Ordaindutako
baimenetarako eskubiderik badago? Zein dira? |
| Ba al dago ahaidekoak zaintzeko
lanaldi murrizketa eskatzeko eskubiderik?
Zortziren batetik erdirako lanaldi murrizketa eska daiteke 8 urte baino
gutxiagoko seme-alabak edo gertuko ahaideak zaintzeko (aita/ama, seme-alabak,
anaia-arrebak, aitona-amonak, bilobak, aitagin-amaginarrebak, suhiak,
errainak eta koinatu/koinatak), gaixotasuna, istripua edo adina direla-eta
beraien kabuz moldatzeko gai ez direnak. Lanaldi murrizketa eskatzen
denean, soldataren zati proportzionala kentzen da, baina umeen zaintzako
lehen bi urteetan eta helduen zaintzako lehen urtean, pentsioen ondorioetarako
eta geroko amatasun prestaziorako kotizazioaren % 100 kontatuko da.
|
| Ba al dago seme-alaben edoskitzaroari
dagokion eskubiderik?
Emakume batek, 9 hilabete baino gutxiagoko seme-alaba edoskitzeko,
ordu erdiko lanaldi murrizketa eska dezake, lanaldiaren hasieran edo
bukaeran, berak nahi bezala. Beste aukera litzateke lanaldia ordubetez
edo bi ordu erdi hartuz etetea. |
|
Zure eskubideak - Lansaioa |