Enplegatzaileak lan-kontratua idatziz
egin beharra dauka?
Lanaldi partzialeko kontratua idatziz egitea nahitaezkoa da; hau da,
astean 40 ordu baino gutxiago egingo direnean. Halaber, lau aste baino
gehiago iraungo duen aldi baterako kontratua idatziz egitea derrigorrezkoa
da.
Lan kontratua egon ala ez, lau aste baino gehiago irauten duen lan-harremana
baldin badago, enplegatzaileak dokumentu bat eman beharko dio langileari;
bertan, lan-baldintzak idatziz agertuko dira eta, gutxienez, hurrengoak
jasoko ditu:
1) Kontratatzaileen izenak.
2) Lan-harremanaren hasierako data eta, aldi baterako lan-harremana
bada, aurreikusitako iraupena.
3) Zerbitzuak non emango diren. Langileak normalean enplegatzaile batentzako
zerbitzuak lan-gune askotan eskaintzen dituenean, enplegatzaileak egoera
hau jaso beharko du.
4) Burutuko diren lanen deskribapen laburtua, lanaren edukia zehaztasun
nahikoarekin ezagutzea erraztuko duena.
5) Hasierako oinarrizko soldataren zenbatekoa, soldata osagarriak eta
zenbatean behin ordainduko den. Gauzazko soldata ordaindu behar bada,
zertan datzan eta baliokidea dirutan.
6) Lanegun arruntaren iraupena eta nola banatuko den. Egon beharreko
denbora badago, ordutegia eta horren konpentsazio-sistema zehaztu beharko
dira, dirua edo aisialdia izan ahalko dena.
7) Barne-lanean, igarotzen diren gauen erregimena zehaztu beharko da.
8) Oporren iraupena eta, badagokio , datak zehazteko modua.
9) Kontratua iraungiz gero, enpresariak eta langileak errespetatu beharreko
epeak edo, informazioa emateko unean datu hori ematerik ez badago, aldez
aurreko abisu horiek emateko epeak zehazteko moduak.
Erreforma indarrean dagoenetik egindako kontratazioetan, enplegatzaileek,
Lan Ministeriotik deskarga daitezkeen edo paperezko formatuan eskura
ematen dizkionetik, kontratuaren baldintzak dokumentatzeko obligazioa
izango dute.
ATHren web orrian bi kontratu eredu dago, bata barnekoentzat eta bestea,
kanpokoentzat. Kontratuok behar den informazio guztia jasotzen dute.
Ikusi barnekoentzako kontratu eredua
eta adibidea.
Ikusi kanpokoentzako kontratu eredua
eta adibideak lanaldi
osorako eta lanaldi
partzialako.
Erreforma aurretiko langileak kontratupean dituzten enplegatzaileek
urtebeteko epea izango dute idatzizko kontratua egiteko edo, badagokio,
etxeko langileari kontratuaren baldintzak jasotzen dituen dokumentua
emateko. |
| Enplegatzaileek nomina
eman behar dute?
Bai, enplegatzaileek hilero nomina eman behar dute, soldataz gain.
Beraz, langileak nomina jasotzeko eskubidea dauka. Jasotzen ez badu,
Lan Ikuskaritzaren aurrean sala dezake.
|
| Enplegu agentzia pribatuak legezkoak al dira?
Bakar-bakarrik dira legezkoak INEMek baimendutakoak. Debekatuta egonik
ere etxeko langileen kontratazioan espezializatutako hainbat enplegu-agentzia
dago. Ez da legezkoa agentziak soldataren zati bat hartzea, edota langileak
eta enplegatzaileak zuzenean kontratatzekotan kalteordaina hartzea.
Agentziekiko arazorik edo zalantzarik baduzu, Elkartearengana jo ezazu. |