Berriak - Kanpainak
 

ELEren jardunaldiak azaroaren 4ean eta 6ean: 2011ko urtarrilaren 1etik etxeko langileentzat datozen aldaketak

Ikusi jardunaldiko triptikoa>>

 
 

ELEk Gizarte Segurantzako azkeneko ituna salatu du prentsaurreko batean, etxeko langileen erregimena mantentzen duelako. Erdia baino gehiago ezkutuko ekonomian dago. Zaintzan ari diren hiru langiletatik batek ez du paperik

Ikusi Gizarte Segurantzako 2010eko estatistika>>

Komunikatua ikusi >>

 
 

SalaketaEtxeko langile bat hil da lan istripu baten ondorioz.

ATH eta sindikatuen elkarretaratzea ostiralean, martxoaren 18an, Portugaleten.

Komunikatua ikusi >>

 
 

ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
UHAGONLAN eta INDAUTXU KLINIKA

Pasa den azaroaren 9an, elkarretaratze bat egin genuen UHAGONLAN, lehen “CLINICA INDAUTXU Apoyo Familiar Domiciliario”, enplegu-agentzia pribatuaren aurrean, bere jokabidea salatzeko eta etxeko langileentzat enplegu zerbitzu publikoak aldarrikatzeko.

Komunikatua ikusi >>
Salaketa ikusi
>>

 

Egiteko deauden erreformak. Salaketa.

Etxeko langileen defentsan ari diren elkarteak, behingoz eskubideak parekatzea eskatzen dute.

Komunikatua ikusi >>

 
 

2010eko maiatzaren 1eko manifestazioa: etxeko enplegua ezkutuko ekonomiatik atera eta zaintza zerbitzu publikoak.

Ikusi Komunikatua >>

 
 

Etxeko enplegua ezkutuko ekonomiatik atera

Bizkaiako Etxeko Langileen Elkarteak eta Estatuko Etxeko Langileen Elkarteen Plataformak jardunaldi bat antolatu genuen Bilbon, Apirilaren 29an, "Etxeko enplegua eskutuko ekonomiatik atera" lelopean.

Ikusi triptikoa>>

 

ETXEKO LANGILEENTZAT ERE, ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOAK

EDADES enplegu agentzia pribatuaren aurreko elkarretaratzea, hauek lagunduta: Bizkaiko eta Arabako Emakume Asanbladak, CCOO, ELA, ESK, LAB, STEE-EILAS eta Harresiak Apurtuz.

Komunikatua ikusi>>

 

2010. urtean egutegi bat banatu dugu, etxeko langileek legearen aspektu batzuk ezagutu ditzaten.

2010rreko gure egutegia behera-kargatu>>

Lege aholkularitza zerbitzuaren zabalpena

Etxeko lengileek aholkularitza zerbitzura jo dute informazio bila eta erreklamazioetan sostengua izateko. Enplegatzaileak badaki etxeko langilea ez dagoela bakarrik eta defentsa juridikorik gabe erreklamazio bat aurkeztu duenean. Horregatik, etengabe iragartzen dugu doako aholkularitza dugula.

Ikus ezazu kartela >>

 
 
Sindikatu eta elkarteen salaketak

Dokumentu deskargatzeko>>
 
 

Arlokoen antolakuntzarako: zeure etxerako egin!

Etxeko langileen iharduerari ez zaio inoiz benetako lanbide izaera aitortu. Hasieratik, gure elkarteak oinarrizkoarena aldarrikatu du: bidezko lan-baldintzak, nomina, idatzizko kontratua… Lortzeke dagoen hori guztiaren alde borrokatzeko garrantzizkoa da langileok biltzea eta eskubideak aldarrikatzea. Hori da “Zeure etxerako egin!” leloaren zentzua

Ikus ezazu kartela >>

 
 

Beste arloko langileen soldatarekin parekatzea

Etxeko lana arautzen duen Dekretuak urteko soldata bat ezartzen du, gutxieneko soldataren kopurura ere heltzen ez dena. Kanpaina honetan kalkulu bat egin genuen, zenbat irabazten zuten antzeko lanak egiten zituztenek: garbiketan, zaintzan, ostalaritzan… eta iharduera guzti horien batezbestea 112.000 pzta. izan zen.


 
 

“Egote-aldia” izeneko denboraren aurka

Dekretuaren arabera, barruan lo egiten duen etxeko langile baten legezko lanaldia 16 orduz luzatu daiteke, “egote-aldia" dela medio. Nahiz eta asteko gehienezko lanaldia 40 ordukoa izan, arauak enplegatzaileari baimentzen dio eguneko 8 orduko ordaindu gabeko egotealdia inposatzea.

 

 
 

Lan zapalkuntzaren aurka: Aski da!

Gabon batzuetan kalera atera ginen salatzera batzuek etxeko langileei oso soldata bajuak ordaintzen dizkieten bitartean gauza direla luxuzko gauzetan diru asko gastatzeko.

Triptikoaren aurrekaldea ikusi >>

Triptikoaren atzekaldea ikusi >>

 
 

Etxeko lanak esfortzua eskatzen duela aitortzeko kanpaina

1999. urtean Euskadiko Auzitegi Nagusiak ezintasun iraunkor totaleko pentsioa ukatu zion langile bati, etxeko lanak esfortzu fisikorik eskatzen ez duelakoan.

Salaketako orria ikusi >>

Prentsako berria ikusi >>

 
 

"Garaia da!" Gizarte Segurantzan eskubide berdinak

2000. urtean Gizarte Segurantzak 100 urte bete zituen. Urte hartan gogorarazi genuen etxeko langileen Gizarte Segurantzako Erregimena diskriminatzailea dela.

Triptikoa ikusi >>

Etxeko langile asko murgildutako ekonomian ari dira. ELEk kanpaina bat egin zuen enplegatzaileei ohartzeko zein ondorio dakarren langileari Gizarte Segurantzan alta ez emateak. Leloa izan zen "Merkea, garestia".

Triptikoa ikusi >>

 
 

Lan eskubideak etxe langileentzat

2004. urtean ihardunaldi bat egin genuen “Lan eskubideak etxeko langileentzat”. Frantziako eta Italiako esperientzia sindikalak ekarri genituen.

Triptikoa ikusi >>

 
 

Etxeko langileak eta ez morroiak

2006. urtean Emakunderen inkesta baten emaitza zabaldu genuen. Han zapalkuntza egoera azaldu zen, batez ere zainketa lanetan diharduten langileena.

Triptikoa ikusi >>

 
 

Aski zaigu datorren erreforma?

2007ko irailean espainiako gobernuak ereforma projektu bat aurkeztu zuen estatuko elkarrizketa sozialaren mahaian (CEOE eta CEPYME patronalek, gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek osatua). Ihardunaldi bat egin genuen proposatutako aldaketak baloratzeko: batzuk onak ziren, beste batzuk, ez. Urte berean sinadura bilketa egin genuen erreformak arlokoen eskaerak jaso zitzan. Geroztik ez da inolako aldaketarik egin: CEOEk eta CCOOek esan zuten prozesua motelago joan behar dela.

Triptikoa ikusi >>

Sinadura bilketarako testua ikusi >>

CEOE eta CCOOen jarreraren salaketa >>

 
 

NOIZ ARTE ESKUBIDERIK GABE?

Etxeko Langileen Elkarteak jardunaldi batzuk antolatu ditu 2009ko azaroan. Landu genituen gaiak: egiteko dagoen etxeko enpleguaren erreforma, Atzerritarren Legearen aldaketak eta LANEk onartuko duen Nazioarteko Hitzarmena.

Egitasmoa ikusi>>

 
 

Lan eta Gizarte Segurantzako agintedunek ez diete etxeko langileei dagozkien eskubideak aitortzen, eta ez dute neurririk hartzen eskubide horiek bete daitezen.

Elkarteko bizitza osoan zehar, behin eta berriro atera behar izan dugu komunikabideei agintedunen utzikeria salatuaz. Lan Ikuskaritzaren utzikeria salatu dugu, baita Gizarte Segurantzaren jarrera, langileei zegozkien eskubideak ukatu izan dituelako.

Enplegatzaileei informatzeari uko egin zioteneko salaketa ikusi >>

Ikus ezazu GSINari egindako salaketa, afiliazio inprimakiak zirela eta >>

Ikus ezazu GSINari egindako salaketa, jubilazioak bidegabeki ukatzeagatik >>